Elkarrizketak laket-arrantzaleei euskal kostaldean zehar
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
Zure aisialdian, itsasoko laket arrantzan aritzen zara? Erantzuna baiezkoa bada, zure interesekoa izan daitekeen berri batekin gatoz.
AZTIn euskal kostalde osoan zehar zenbait elkarrizketa egiten ari gara helburu zientifikoarekin, eta laket-arrantzaren komunitatearen parte zarenez, zure esperientzia ezagutu nahi dugu.
Zenbat denbora daramazu arrantza egiten? Ba al duzu teknika edo modalitate gustukoenik? Zein da zure trebezia-maila? Egunero egin ohi duzu arrantza edo oso noiz-behinka? Erantzun guztiak dira garrantzitsuak.
AZTIko lagintzaileak arrantza-gune garrantzitsuenetan (portuetan, pasalekuetan, espigoietan…) elkarrizketak egiten arituko dira. Jasotako informazioa, anonimoa izanik, funtsezkoa izango da arrantza-kudeaketa hobetzeko eta sektorearen argazki osoa osatu ahal izateko. Laket-arrantza kudeaketa jasangarriaren mapan kokatzeko garaia da!
Izan zaitez LAKET kanpainaren parte eta lagundu ezazu zure datuekin Euskadiko laket-arrantzarentzat etorkizun jasangarria eraikitzen.
Zergatik sartu behar dugu laket-arrantza kudeaketaren mapan?
Laket-arrantzak, profesionalak baino neurri txikiagoan bada ere, presioa egiten die itsas-baliabideei. Erabiltzen diren teknikak, arrantza-maiztasuna eta arrantza-guneak ongi ezagutzea ezinbestekoa da, etorkizunean eman daitezkeen ondorioak aurreikusteko eta ebidentzia zientifikoetan oinarritutako erabakiak hartzeko. Hala, arrantza-baliabideen jasangarritasuna bermatzen da, eta ekosistemen kontserbazioa eta laket-arrantzaren gozamen arduratsua orekatuko dituzten kudeaketa-estrategiak diseinatzea ahalbidetzen da.
Zalantzarik baduzu edo ekarpenen bat egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: laket.arrantza@azti.es
Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.