Loading Events
jornada-gastronomia-sostenible

Gastronomia Euskadiren nortasun-zigiluetako bat da nazioartean, eta sektore giltzarria Bizkaiko turismoarentzat eta ekonomiarentzat.

Gaur egun, sektore honek inpaktu handiko erronka globalei egin behar die aurre, bai ingurumenekoei bai sozioekonomikoei, hala nola klima-aldaketarikontsumo-joera berriei edo negozio-ereduei. Horiek guztiek garapen iraunkorreko estrategiak abian jartzea eskatzen dute funtsezko sektore horretan.

Nola jar daiteke balioan iraunkortasuna lehiakortasun-faktore gisaNola izan daiteke jasangarriagoa jatetxe bat? Nola identifika ditzakete kontsumitzaileek establezimendu horiek beren erabakiarekin saritzeko?

“Gastronomia Sostenible” ekimenak, AZTIk koordinatuta, Basque Know How Fundazioarekin eta Gorka Izagirre Upategiarekin batera, eta KUNAk finantzatuta, eredu estandarizatu bat garatu du jatetxeen iraunkortasun-maila ebaluatzeko, eta, aldi berean, sektorearen lehiakortasuna eta biziraupena hobetzeko elementu gisa balio du epe luzera.

Izena eman <<HEMEN>>