JAIME ZUFÍA. Prozesu Eraginkorren eta Jasangarrien Koordinatzailea. AZTI

Erosketetara ahalik eta gehien irten behar den une honetan, etxean elikagaien hondakinak minimizatzeko gure gomendioak honako hauek dira:

1- Izakinak kontrolatzea

  • Begiratu armairuak, despentsa eta hozkailua, eta apuntatu egunero agortzen doazen elikagaiak.
  • FIFO sistema erabiltzea (First in, first out): “Sartu den lehenengo gauza, erabili behar den lehenengo gauza da”.
  • Egiaztatu iraungitze-datak eta kontsumo lehenetsiaren datak.

2- Asteko menua planifikatzea

Asteko menu askotarikoa, moderatua eta orekatua planifikatzea, ahal den neurrian, sasoiko produktuekin, honako hauek kontuan hartuko dituena:

  • Etxeko kideen kopurua eta mota,
  • Biltegiratzeko egungo gaitasuna (adibidez: hozkailuko espazioa)
  • Familiaren beharrak eta izakinak.

3- Erosketa-zerrenda bat egitea

Hurrengoa kontuan duen zerrenda egin:

  • Cantidades específicas de cada alimento
  • Productos de temporada que pueden estar disponibles en la tienda,
  • Que los alimentos frescos son los más delicados para su conservación (comprar lo imprescindible)
  • Disponer de alimentos con vida útil larga, como los productos congelados o las conservas para posibles imprevistos, pero tampoco demasiados.
  • Las cantidades que se va a necesitar de cada alimento
  • Elikagai bakoitzaren kopuru espezifikoak
  • Dendan eskuragarri egon daitezkeen sasoiko produktuak,
  • Elikagai freskoak direla kontserbaziorako delikatuenak (ezinbestekoa dena erosi)
  • Bizitza erabilgarri luzea duten elikagaiak edukitzea, hala nola produktu izoztuak edo kontserbak, ezustekoetarako, baina ezta gehiegi ere.
  • Elikagai bakoitzetik beharko diren kantitateak

4- Erosketa arduratsua

Erosteko unerako gomendio batzuk:

  • Lehendabizi galkorrak ez diren produktuak erosi, gero freskoak eta hoztuak, eta, azkenik, izoztuak (hotz-katea hausten ez dela ziurtatu)
  • Elikagaiei gurdian edo poltsetan kalterik ez eragitea, hauskorrenak goian jarrita. Gainera, garbiketa-produktuak eta beste produktu toxiko batzuk elikagaietatik bereizita eduki behar dira.
  • Etiketetan, iraungitze-datetan eta kontsumo lehenetsian jarri behar da arreta.
  • Zerrendan ez dauden elikagaiak ez erostea. Erosketa oldarkorra saihestea. Horretarako, eguneko otordu batzuen ondoren erosketak egitea komeni da, erosketak “gosez” ez egiteko.

5- Elikagaiak behar bezala kontserbatzea

Etxean bertan, elikagai erosi berriekin:

  • Ontzi bakoitzean adierazitako elikagai bakoitza kontserbatzeko jarraibideak betetzea (hozkailuan kontserbatzea, 2-4 ° C-tan kontserbatzea, izoztuta mantentzea)
  • Elikagaia erosi eta gutxira etxean izozten bada, kontserbazioa iraungitze-datatik harago luza daiteke. Desizoztu ondoren, berehala kontsumitu beharko da.
  • Ontziak izozkailuan sartzeko datarekin etiketatzea, elikagai mota eta errazio kopurua adierazita.

Kontuan izan “lehentasunezko kontsumo-data” duten elikagaien kasuan, elikagaia modu seguruan kontsumi daitekeela hura igaro ondoren, nahiz eta zapore- eta ehundura-propietaterik ez izan. Oso garrantzitsua:

  • Kontserbazio-jarraibideak irakurtzea eta ontzia kaltetuta ez dagoela egiaztatzea.
  • Despentsan eta armairuetan, gorde produktu ez-galkorrak eta iraupen luzekoak. Ahal den neurrian, leku fresko bat aukeratu (10ºC-tik 21ºC-ra bitartekoa), lehorra eta eguzki-argi zuzenetik babestua.
  • Hozkailuan elikagai mota bakoitzerako espazio egokiak erabiltzea.

6- Errazioak behar denera egokitzea

  • Behar den ontzi-kopurua bakarrik ireki.
  • Ontzian agertzen diren prestatzeko, desizozteko eta abarrerako jarraibideak bete.

Ontziratutako produktu bat irekitzen denean, beharrezkoa da:

  • Hotza behar izanez gero, hozkailuan sartu (esnea, zukuak, esnegaina, saltsak…).
  • Hotzik behar ez badu, gorde ontzi hermetiko batean (arroza, lekaleak, pastak, gailetak), eta idatzi iraungitze-data edo kontsumo lehenetsia, jatorrizko ontzia gordetzen ez bada.

A la hora de preparar las comidas:

7- Soberakinak aprobetxatu

Elikagaiak prestatu eta kontsumitu ez direnean:

  • Hozkailuan sartu aurretik, utzi elikagaiak airean baretzen. Ez sartu janari berorik oraindik. Hozkailuaren barruko tenperatura igo egingo litzateke, gainerako elikagaien kontserbazioa arriskuan jarriz.
  • Erabili ontzi hermetikoak edo bilgarriak, barruan ahalik eta aire gutxien utziz.
  • Ondoren kontsumitzeko egokiak diren errazioetan ontziratzea, ondoren izozkailutik kontsumituko diren errazioak bakarrik atera ahal izateko.
  • Kontuan izan elikagai gordin izoztuak berriz izoztu daitezkeela behin prestatu ondoren.

Kontsumitu ez diren soberakinak aprobetxatu. Oso garrantzitsua:

  • Soberakinak hurrengo eguneko bazkarirako gorde edo izoztu.
  • Aurreko eguneko sobrak erabiliz errezetak egitea

Janaria botatzea dirua botatzea da, ingurumena kaltetzea eta elikagaien sektoreko langileen osasuna alferrik arriskatzea

Erreferentziak:

  • Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako Euskal plataforma. https://www.zerodespilfarro.eus/
  • FAO. Munduan elikagaiak galtzea eta alferrik galtzea – Irismena, kausak eta prebentzioa [linean]. FAO. Erroma, 2012. ISBN 978-92-5-307205-7.
  • MAGRAMA. Kontsumitzailearentzako gida praktikoa: nola murriztu elikagaiak alferrik galtzea. NIPO: 280-14-099-4

Azken berriak