GJH 12: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK
Azken berriak
Irtenbide zirkular berriak itsas plastikoak murrizteko Europako arrantzan
Patudoak Bizkaiko golkoarekiko duen fideltasunaren lehen ebidentzia zientifikoa
Errealitate gordina negar egiteko bada ere, libre ere bihur zaitzake. Klima-aldaketari buruzko datu batzuk.
AZTIn enpresen botere berritzailea sustatzen dugu, gizartea modu arduratsuagoan bizitzeko motibatu eta inspiratuko duten irtenbide sozial, ekonomiko eta ingurumenaren aldetik jasangarriak, diseinatuz. Horrek iraunkortasun handiagoa eta ongizate orokorra areagotzea dakar.
Erronka horri erantzuteko azken urtean egin ditugun ekintzetako batzuk:
Índice de contenidos
12.3 eta 12.5 elikagaiak alferrik galtzea eta ekonomia zirkularra sustatzea
- Elikagaien industriako azpiproduktuak balorizatzen lan egin dugu. Besteak beste:
- EROSKIk 43 tona CO2-tan murriztu du bere ontzi eta bilgarrien ingurumen-inpaktua, AZTIrekin elkarlanean garatutako tresna informatiko baten (eko-ingurumeneko softwarea) laguntzarekin.
- Euskal Herriko gaztandegiek sortutako laktosueroaren % 80 berrerabiltzea lortu dugu (ardiak elikatzeko). Laktosueroa hondakin gisa tratatzea saihestea eta elikadura-katean sartzea negozio-aukera berria da gaztaren sektorearentzat eta elikagaien ekoizpenarentzat. Kalkulatu dugunez, ekimen honekin aurreikusitako neurriak praktikan jarrita, atmosferara 500 tona CO2 isurtzeari utziko zaio, eta horrek ingurumen-jasangarritasuna eta gaztaren sektorearen irudia hobetzea ekarriko du. Gainera, isurketen eta azpiproduktuen arloan indarrean dagoen legeria betetzen eta lanpostu berriak sortzen lagunduko du.
12.6 Iraunkortasuna bultzatzea enpresetan
- EROSKIrekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien ingurumen-aztarna kalkulatzeko, informatzeko eta egiaztatzeko sistema aurreratu bat garatu dugu. Gainera, ekimen honen helburua kontsumitzaileen eta hornitzaileen jokabide arduratsua sustatzea izan da, produktuei buruzko ingurumen-informazioko gida batzuen bidez.
- Ekoizpen garbiko planak, eraginkortasun hidrikoko azterlanak, jatorrizko isurketen minimizazioa edo hodiaren amaierako isurketen tratamendua optimizatuz, adibidez, ur-kontsumoa % 45 murriztea eta hondakina % 35 murriztea lortu dugu, Euskadiko kontserba-industrien isurketak hiri-saneamenduko sarean txertatzeari esker, sektorearen iraunkortasuna hobetuz.
- Tokiko elikagaien jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat baliozkotu dugu, tokiko lehengaien onurei balioa emateko aukera ematen duena, kolektibitateen sektorean menu jasangarriagoak diseinatzeko.