AZTItik inkesta hau elkarbanatzen dugu Espainian aisialdiko itsas arrantza egiten dutenei zuzenduta. Honen helburuak bi dira:

  • COVID-19ak eragindako pandemiak aisialdiko itsas arrantzan izan duen eragina ezagutzea; eta
  • aisialdiko itsas arrantzaleen ohitura nagusiak eta lehentasunak ulertzea.

Inkestan sartu HEMEN

Espainian aisialdiko itsas arrantza egiten baduzu, galdera sorta honi erantzutea eskertuko dizugu. Galdetegia anonimoa da; beraz, ez zaizu eskatuko zeure burua identifikatzeko baliagarria izan daitekeen inolako datu pertsonalik. Galdetegiari erantzuteko 10 MINUTU BAINO GUTXIAGO behar dira.

Inkesta helburu zientifiko hutsarekin diseinatu da, eta emaitzak Aisialdiko Itsas Arrantzari buruzko Lantaldeko kideek partekatuko dituzte. Lantalde hori hainbat ikerketa zentrotako zientzialariek, aisialdiko arrantzaleen elkarteetako ordezkariek, administrazio publikoetako teknikariek eta kudeatzaileek, GKEek eta beste interes talde batzuek osatzen dute.Jasotako informazio guztia baliatzean, zorrotz beteko da Datuak Babesteko Europako Erregelamenduan adierazitakoa (2016/679 EBko Erregelamendua).

Azterlanari buruzko galderak edo zalantzak badituzu, jarri harremanetan Pablo Pita doktorearekin (pablo.pita@usc.es). Pozik emango dizugu behar duzun informazio gehigarria; tartean, azterlanaren amaierako emaitzei buruzko informazioa

Azken berriak