Basque Ecodesign Meeting 2020
- 26-28 ots 2020
- 09:00 - 14:00
- Palacio Euskalduna Jauregia. Bilbao (Bizkaia)
- Idioma: Español
- Organiza: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
- Página de evento
Basque Ecodesign Meeting biltzarraren 2020ko edizioan, Europa osoko produktuen industria-diseinuko adituak bilduko dira ekonomia zirkularreko eredurako trantsizioak Europako industrian dituen eraginak aztertzeko, eta eredu horrek eskaintzen dituen negozio-aukeren eta lehiakortasuna hobetzeko aukeren gainean eztabaidatzeko.
Enpresei eta industriei zuzendutako bi jardunaldietan, honako gai hauek landuko dituzte, besteak beste: zerbitizazioa, produktuak ingurumena kontuan hartuz diseinatzea, zaharkitze programatua eta hautemana, ekodiseinua, ekoberrikuntza, ekonomia zirkularra, 4.0 industria berdea, bizitza zikloaren analisia, produktuen ingurumen adierazpena, birmanufaktura, produktu-zerbitzu sistemak.
AZTIk otsailaren 27an arratsaldeko 16: 30etik 17: 30era egingo den elikadura sektoreari zuzendutako saio sektoriala antolatu eta dinamizatuko du eta, baita ere, “20 years of ECODESIGN made in EUSKADI” erakusketan egongo da ikusgai, ekodiseinatutako euskal produktuen erakusketan. Bertan, euskal enpresek eko-diseinatutako produktuak aurkeztuko dituzte eta, horrela, ekonomia eredu zirkularragorantz joateko trantsizio prozesua abiaraziko da, merkatuan ingurumenean eragin txikiagoa duten produktuak merkatuan zehar jarriz.
Informazio gehiago: https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus/es/