Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
Populazioa geldiezin hazten ari den mundu honetan, baliabide naturalen eskaerak ere gora egin du, eta berez, baliabide mugatuak dira. Elikadurako lehengaiak garestitu egingo dira, eta elikadura baliabide estrategikoa izango da, energia bezalaxe.
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren garrantzia
Ingurumenean atzera bueltarik gabeko kalteak eragitea saihestu nahi badugu, lehenbailehen ekin beharko dugu, gure kontsumo eta ekoizpen ereduan egiturazko aldaketak gauzatzeko. Gizarte osoaren erantzukizuna da baliabideak xahutzea galaraztea, eta ekoizpen prozesu eraginkorragoak eta kontsumo ohitura arduratsuagoak sortzea.
Aurreikuspenen arabera, 2050. urtean, 9.600 milioi pertsona biziko dira munduan. Biztanle horiek guztiak hornitzeko, ia hiru planeta beharko lirateke, non eta ez dugun oraingo ekoizpen eta kontsumo eredua egokitzen.
Enpresen erantzukizuna
Produktuen bizitza zikloaren uneren batean parte hartzen duten enpresentzat interesgarria da irtenbide berriak bilatzeko konpromisoa hartzea, eta, hala, ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorragoak lortzea.
Erronka horri aurre egiteko dugun konpromisoa
AZTIn, enpresen ahalmen berritzailea sustatu nahi dugu. Horregatik, gizarteari, ekonomiari eta ingurumenari begira iraunkorrak diren irtenbideak diseinatzen ditugu, gizarteak modu arduratsuagoan bizi daitezen. Eta horrek guztiak ekarriko du iraunkortasun handiagoa izatea, eta pertsona guztien ongizatea handitzea.
Konpromiso hori, hain zuzen, honako aplikazio eremu hauetan ikusi daiteke AZTIren lanaren baitan: