• Euskadiko 50 euro baino gehiagoko jatetxeetan hartutako laginen % 3a soilik ez zetozen bat jatetxeko menuak esandakoarekin.
  • AZTI zentro teknologikoak gidatu du Espainiako HORECA sektoreko establezimenduetan arrainaren etiketatze desegokia ikertu duen lantaldea, Europako FOODINTEGRITY proiektuaren barruan.
  • Meroak, bisigu ahogorriak, gelbak, mihi-arrainak, legatzak eta hegalaburrak dute okerreko etiketen portzentajerik handiena.
  • Proiektuaren helburua hau da: kontrol-sistemak aplikatzea sektoreak berak eta administrazioak, iruzurrik egin ez dadin eta azken kontsumitzailearen konfiantzak gora egin dezan.

(Derion, 2018ko otsailaren 12an) Espainian aztertutako jatetxeen erdietan menuak jartzen duenarekin bat ez datorren arraina zerbitzatzen dute, AZTIk gidatutako ikerketaren arabera. Lehengaien eta osagaien benetakotasuna eta jatorria ziurtatzeko metodologietan espezialista da AZTI zentro teknologikoa. Europako FOODINTEGRITY proiektuaren barruan egin da ikerketa, eta arrain-mota hauetan detektatu du desbideratze gehien: mero, bisigu ahogorri, gelba, mihi-arrain, legatz eta hegalaburra.

Azterketa egiteko —Espainian gai horretaz orain arte egin den zabalena—, 300 lagin baino gehiago jaso dira Espainiako 15 autonomia-erkidego nagusietako 204 jatetxetan. FOODINTEGRITY ikerketa-proiektu europarraren barruan aztertu dira menuak jartzen zuenarekin bat ez zetozen arrain-platerrak, eta gehien “ordezkatzen” diren arrain-espezieak zerrendatu. Proiektuaren azken helburua hau da: kontrol-sistemak aplikatzea sektoreak berak eta administrazioak, sektorea horrelako jokabideetatik babesteko eta azken kontsumitzailearen konfiantza areagotzeko.

“DNA bidezko metodologia baliozkotu batez aztertu ziren laginak laborategian, jakiteko bat zetorren establezimenduetan zerbitzatutako arraina etiketek ziotenarekin”, azaldu digu Miguel Ángel Pardok, AZTIko ikertzaile eta elikagaien kalitatean, segurtasunean eta identitatean adituak.

Europar Batasunean, aztertutako hiru jatetxeetatik batek menuan jartzen duenarekin bat ez datorren arraina zerbitzatzen du ikerketako datuen arabera.

Euskadiko jatetxeek notaz gainditzen dute

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ekimenez, eta arrantza-elikagaien trazabilitatea hobetzeko, AZTIk laginketa aleatorio estratifikatua egin zuen Euskadiko hiru probintzietako goi-mailako jatetxeetan (50 euro baino gehiagoko menuak). Emaitzak bai Espainia bai Europako media baino nabarmenki hobeagoak dira. Hain zuzen, hartutako laginen % 3a soilik (145 laginetatik 4) ez zetozen bat jatetxeko menuak esandakoarekin. Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak adierazi du analisia denbora -epe laburrean maila gutxiagoko jatetxeetan handitzeko bere interesa.

Elikadura-katearen segurtasuna bermatzea da FOODINTEGRITYren eginkizuna. Haren partaideak dira Europako 18 herrialdetako 60 kide, eta Txinako eta Argentinako kide bana. Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dute proiektua.

Captura

[iconbox icon=”PDF_Documents.png”]Etiquetado erróneo de pescado en el sector HORECA en España[/iconbox]

[iconbox icon=”PDF_Documents.png”]Misdescription incidents in European mass caterer[/iconbox]

 

Azken berriak