Eskuragai daukazue gure web orrian Itas Ikerketa Aldizkariaren azken zenbakia, “UHINAK 2018. Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko III. Biltzarra. Laburpen zabalak” izenburuarekin. Tratatutako gaiak lau bloketan egituratzen dira, alegia klima-aldaketa, itsasbazterreko muturreko fenomenoak, ekonomia urdina, eta kudeaketarako eta erabaki-hartzeko erremintak.

Uhinak

Uhinak klima-aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko eta arku atlantikoan oinarritutako kongresua da. Ficoba-k eta AZTI-k bultzatutako kongresu honen lehenengo edizioa 2015an ospatu zen. Kongresuaren jatorria mugaren bi aldetako euskal kostaldeko 2013 eta 2014ko ekaitzen inpaktuan eta IPCC-eko (Intergovernmental Panel on Climate Change) 5. txosteneko 2013-2014ko argitalpenean dago.

Kongresua, 2016ko ediziotik, bi urtero ospatzen da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek itsasertzan duten eraginaz, kudeatzaileen beharretaz eta hauek konpontzeko mundu zientifikoak egin ditzazken ekarpenetan zentratuz. Hortarako, Uhinak itsasoko adituen, kudeatzaileen eta erabiltzaileen arteko sare bat sortu nahi du muturreko klimaren eraginaren aurrean konponbide-bilaketa errazteko. Uhinak hazten joan da bere esparru geografikoan, euskal kostaldean lehenik eta behin zentratuta, gero Bizkaiko Golkoan eta orain arku atlantikoan.

Uhinak-en hirugarren edizio hau Ficoban, Irunen, 2018ko martxoaren 6 eta 7an ospatzen da eta adituentzako 12 mintegi eta 35 komunikazio baino gehiago biltzen ditu.

Azken berriak